Iñurrategi eta Iriarte-tar Felix, bi anaietako handiena, Gasherbrum II jeisten galdu zuen bizia 2000ko uztailaren 28an. Bere hamabigarren zortzimilakoa lortu ondoren 400 metroetako maldatik behera erori zen. Gorpua Himalayan egongo da betirako.Felix Aretxabaletan jaio zen 1967ko apirilaren batean. Hemeretzi hilabete beranduago bere anaia jaio zen, Alberto. Bertsotan iaioa zen eta Atarrabian nekazal perituaren ikasketak bete zituen. Felixek benetako grina erakutsi zuen mendian, eta Murrukixu Mendi Elkarteko ibilaldietan parte hartzen hasi zen. Laister bere anai Albertorekin eskalada eta mendian aritzen hasi zen. Felixek dena bikain kontrolatzeko dohaia erakutsi izan du bere igoera guztietan.
MENDIMINEZ liburuan 22 mendizaleen aurkezpena egiten da. HONA HEMEN FELIX INURRATEGIREN AURKEZPENA:
Zergatik neurtu mendiak metrotan, eta ez edertasunean? erakutsi zenigun, erakutsi zeniguten. Zergatik neurtu bizitza urtetan, eta ez ilusio gauzatuetan, edo urratutako bidearen dotorezian. Anaiak izateak beste lotura bat zemaion kordadari, berezko bi indar are indartsuago bihurtzen zituen, edozein proiektu ideia izatetik gailur bihurtu arteko maldak elkarrekin igotzen baitzituzten. Eta urratu zituzten bide berriak, mendian eta mendira bidean. Iritsi ziren 12 zortzimilako eta beste hainbat mendiren gailurrera, iritsi ziren Euskal Herriko hamaika herritara, iritsi ziren hainbat bihotzetara. Pausoak ez baitzituzten gorantz edo beherantz bakarrik ematen, aurrerantz eta barrurantz ere bai. Hortik sortutako hunkipena. Hortik utzitako arrastoaren sakona.
BERE HAMABI ZORTZIMILAKOAK
Data Mendia Altuera
1991/9/30 Makalu 8463 m.
1992/9/25 Everest 8848 m.
1994/6/24 K-2 8611 m.
1995/9/11 Cho-Oyu 8201 m.
1995/9/27 Lhotse 8516 m.
1996/5/6 Kangchenjunga 8586 m.
1996/10/11 Shisha Pangma 8027 m.
1997/7/13 Broad Peak 8047 m.
1998/5/22 Dhaulagiri 8167 m.
1999/7/29 Nanga Parbat 8125 m.
2000/4/25 Monaslu 8163 m.
2000/7/28 Gasherbrüm II 8036 m.
1992/9/25 Everest 8848 m.
1994/6/24 K-2 8611 m.
1995/9/11 Cho-Oyu 8201 m.
1995/9/27 Lhotse 8516 m.
1996/5/6 Kangchenjunga 8586 m.
1996/10/11 Shisha Pangma 8027 m.
1997/7/13 Broad Peak 8047 m.
1998/5/22 Dhaulagiri 8167 m.
1999/7/29 Nanga Parbat 8125 m.
2000/4/25 Monaslu 8163 m.
2000/7/28 Gasherbrüm II 8036 m.
No hay comentarios:
Publicar un comentario