
Himalaiakoa planetako mendikaterik modernoenetakoa da, eta ospetsua da lurreko tontor garaienetako batzuk dituelako. Mendikate honek Nepal, Tibet, Bhutan eta Indiaren iparraldeko lurrak hartzen ditu. Pakistanek eta Txinak ere, Indiarekin lehian, hartzen dute Himalaiaren zati bat.
Duela 50 milioi urte, Indiako plakak eta plaka Euroasiarrak talka egitean, batetik, Indiako plakaren zati bat plaka Euroasiarrak xurgatu zuen, eta bestetik, horrek oso mendi garaiak altxarazi zituen, hots, Himalaia.
Aktibitate geologikoa inguru horretan oraindik ez da eten. Himalaia etengabe mugitzen eta aldatzen ari da (milimetro batetik hamarrera bitartean lekualdatzen eta altxatzen da urtero). Horregatik izaten dira lurrikarak maiz, eta horien ondorioz, lur-mugimenduez gain, lur desplazamenduak eta luiziak gertatzen dira, eta ingurumena suntsitzen duten giza jarduerek areagotu egiten dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario