viernes, 27 de abril de 2007

BUDISMOA

BUDA, BUSIMOAREN SORTZAILEA
Siddharta Gautama zuen izena, eta geroago Buda
deitu zioten –“iluminatua”–. India eta Nepal arteko herrixka
batean jaio zen K.a. 556. urte aldera, familia noble
batean. Luxuz eta erosotasunez inguratuta hazi
zen. Arteak, zientziak ikasi zituen, eta ariketa fisikoak ere
garrantzia handia izan zuen haren heziketan. Gizartemaila
bereko emakume gazte batekin ezkondu zen, eta
seme bat izan zuten. Halere, bizitza-mota horrekin ez
zegoen gustura, eta bide berriak bilatzea erabaki zuen.
Etxetik alde egin aurretik, hirira egindako hiru bidaiatan,
lehen ikusi ez zituen ezbeharrak ezagutu zituen
Budak.

BUDISMOAREN LAU EGIA ZINTZOAK:
Budismoak, lau ideia garrantzitsu ditu hurrengo hauek hain zuzen:
1. Bizitza mingarria da.
2. Min honen zioa nahia da. Gero eta gehiago nahi dugunez, mina sentitzen dugu.
3. Badago itxaropenik. Mina bukatzeko bide bat dago.
4. Bide hau Bidezidor Zortzikoitz Zintzoa segitzean datza.

No hay comentarios: