domingo, 29 de abril de 2007

ANNAPURNAS TREKKING TOUR

TALDEKAKO IRTEERAK / BANAKAKOAK 2007-08
Nepal erdiguneko eskualdean gailentzen da Annapurnas mendigunea. Pokhara iparrean kokaturiko eremu hau, mendi ibilbideak gauzatzeko leku liluragarrienetarikoa da. Gainera, trekking honek, paisai desberdin ugari begibistatzeko aukera dakarki.
ANNAPURNAS TOURRA
Nepal´s Classic Trek izenaz ere ezaguna den ibilbide honek, Nepaleko paisai gehientsuenak ikusteko aukera ematen digu. Annapurnas eta Dhaulagiri gainetako ikuspegi ederrez gain, baso tropikaletik baso alpinora eta tibetar esteparako paisai aldaketa nabarmendu behar da.
Thoron La da igarobidea da ibilibide hoentako mutur gorenena, 5416mtara. "C" mailakotzat hartzen denez, beharrezkoa da goi mendian experientzia izatea eta sasoiko egotea.

viernes, 27 de abril de 2007

BUDISMOA

BUDA, BUSIMOAREN SORTZAILEA
Siddharta Gautama zuen izena, eta geroago Buda
deitu zioten –“iluminatua”–. India eta Nepal arteko herrixka
batean jaio zen K.a. 556. urte aldera, familia noble
batean. Luxuz eta erosotasunez inguratuta hazi
zen. Arteak, zientziak ikasi zituen, eta ariketa fisikoak ere
garrantzia handia izan zuen haren heziketan. Gizartemaila
bereko emakume gazte batekin ezkondu zen, eta
seme bat izan zuten. Halere, bizitza-mota horrekin ez
zegoen gustura, eta bide berriak bilatzea erabaki zuen.
Etxetik alde egin aurretik, hirira egindako hiru bidaiatan,
lehen ikusi ez zituen ezbeharrak ezagutu zituen
Budak.

BUDISMOAREN LAU EGIA ZINTZOAK:
Budismoak, lau ideia garrantzitsu ditu hurrengo hauek hain zuzen:
1. Bizitza mingarria da.
2. Min honen zioa nahia da. Gero eta gehiago nahi dugunez, mina sentitzen dugu.
3. Badago itxaropenik. Mina bukatzeko bide bat dago.
4. Bide hau Bidezidor Zortzikoitz Zintzoa segitzean datza.

jueves, 26 de abril de 2007

NEPALEKO JENDEA



Hemen duzue Nepalgo jendearen inguruko argazki erreportaia,
IKUSGARRIA DA, BENETAN!!!

NEPALEKO AURPEGIAK

miércoles, 25 de abril de 2007

HIMALAYA MENDIKATEA



Himalaiakoa planetako mendikaterik modernoenetakoa da, eta ospetsua da lurreko tontor garaienetako batzuk dituelako. Mendikate honek Nepal, Tibet, Bhutan eta Indiaren iparraldeko lurrak hartzen ditu. Pakistanek eta Txinak ere, Indiarekin lehian, hartzen dute Himalaiaren zati bat.
Duela 50 milioi urte, Indiako plakak eta plaka Euroasiarrak talka egitean, batetik, Indiako plakaren zati bat plaka Euroasiarrak xurgatu zuen, eta bestetik, horrek oso mendi garaiak altxarazi zituen, hots, Himalaia.
Aktibitate geologikoa inguru horretan oraindik ez da eten. Himalaia etengabe mugitzen eta aldatzen ari da (milimetro batetik hamarrera bitartean lekualdatzen eta altxatzen da urtero). Horregatik izaten dira lurrikarak maiz, eta horien ondorioz, lur-mugimenduez gain, lur desplazamenduak eta luiziak gertatzen dira, eta ingurumena suntsitzen duten giza jarduerek areagotu egiten dituzte.

SAGARMATHA NATIONAL PARK - TREKKING IN HIMALAYA

miércoles, 18 de abril de 2007

TIBET

Tibet
བོད་( Bod )
Ez da estatua


kokapena





Bandera















Hiriburua: Lhasa


Potala jauresia, Lhasa
Hiri nagusiak: Shigatse, Qando
Administrazioa: Txina
Dirua: Renminbi
Herritarra: tibetar
Hizkuntza(k): tibetera
Ofiziala(k): txinera

NEPAL

Nepalgo Erresuma

नेपाल अधिराज्य

Nepal Adhirajya




NEPALGO BANDERA




Lema nazionala: जननी जन्मभूमिष्च स्वर्गादिप गरियिस
(Ama eta Aberria Zeruetako Erresuma baino handiagoak dira)
Ereserkia: Rastriya Gaan
Hiriburua: Katmandu27°42′N 85°19′E


Hiri handiena: Katmandu
Hizkuntza ofiziala(k): Nepalera
Gobernua:
Monarkia konstituzionala
- Erregea: Gyanendra
- Lehen Ministroa:
Girija Prasad Koirala
- Bateratzea:
1768 abenduaren 21
Azalera:

- Guztira: 147.181 km
- Ur %: 2,8
Biztanleria:
- Estimaketa (2005): 27.676.547 (40.)
- Errolda (2002): 23.151.423
- Dentsitatea: 196 biztanle/km² (39.)
Dirua: Rupia (NPR)
Ordu eremu: NPT (UTC +5:45)
- Udan (DST)
Ez (UTC +5:45)

Interneteko domeinua: .np
Telefono aurrezenbakia: +977
Herritarra: nepaldar





TIBET-NEPAL, MUNDUKO ARRIBITXIAK!!!


Kaixo Kuadrila!


Ni Maite Kanpox nauzue eta Tibet eta Nepal lurraldeek liluratuta naukatelako aurkezten dizuet blog hau.

Bertan bi lurralde hauetako txoko erakargarrienen berri, bertakoen bizimodu eta ohiturak aurkeztu eta bertara bidaiatuz gero egin daitezkeen trekkingak erakutsi nahi dizkizuet.

Espero dut bloga erakargarria izatea!!!