sábado, 29 de mayo de 2004

KANGCHENJUNGA


Kangchenjunga (Kangchenjunga, Kangchen Dzö-nga, Khangchendzonga, Kanchenjanga, Kachendzonga, or Kangchanfa moduan ahozkatua izan daiteke) munduko hirugarren mendirik altuena da 8.586 metrorekin. 1852rarte munduko mendirik altuena zela uste zen.
1955ko Maiatzaren 25ean George Band eta Joe Brown alpinista britaniarrek lehen aldiz igo zuten. Hala ere inoiz ez da igo goraino, bertakoentzat gailurra sakratua baita. Lehenengo igoeran pausu batzuetara geratu ziren alpinistak eta handik aurrera beti egin izan da berdina.
1975an Nepal eta India arteko mugak aldatu zirenean Indiako mendirik altuena bilakatu zen.

CHO YOU


Cho Oyu (baita ere Cho Oyo edo Zhuoaoyou) munduko seigarren mendirik altuena da. Everest menditik mendebaldera 20 km.tara dago. Herbert Tichy, Joseph Joechler eta Sherpa Pasang Dawa Lamak igo zuten lehenengo aldiz 1954ko Urriaren 19an.
Cho Oyuren magelean Nangpa La (5.716m) aurkitzen da, Tibet eta Khumbuko sherpen arteko komunikazio bidea. Hau dela eta 8.000ko errezena dela esan ohi da.

DHAULAGIRI


Himalaiako mendia, Nepalen. Dhaulagiri mendi tontorrak, 81972 metrorekin, munduko gailur altuenen zerrendan 7. postua du. Suitzako talde bat iritsi zen lehen aldiz gailurrera 1960. urtean.Aldi berean, izen bereko mendigunea osatzen duten 5 gailurren artean ere altuena da.

GASHERBRUM I EDO HIDDEN PEAK


Gasherbrum Pakistango mendiak, Karakorum mazizoan. Gailur nagusiak I-etik VI-ra ordenatuta daude; guztietan garaiena Gasherbrum I edo Hidden Peak mendia da (8.068 m). Txetxu Lete eta Koke Lasa izan ziren lehen euskaldunak gailurrera iristen (1995). Bigarren garaiena Gasherbrum II da (8.035 m) eta gailurrera iritsi ziren lehenengo euskaldunak, Juanito Oiarzabal eta Atxo Apellaniz (1987).

NANGA PARBAT


Nanga Parbat Pakistango mendia, Himalaian; 8.126 m. Lehenengo euskaldunak gailurrera iristen Kike de Pablo eta Jose Luis Zuloaga izan ziren (1983).

ANNAPURNA


Annapurna Himalaiako mendia, Nepalen; 8.078 m. Gizakiak lortutako lehenengo zortzimilakoa da. Lehenengo euskaldunak gailurrera iristen, Juanfer Azkona eta Pablo Aldai izan ziren (1988).

BROAD PEAK


Broad Peak Paltxan Kangri Indiako mendia, Karakorum mendikatean, K2-tik hurbil; 8.047 m. Patxi Ibarbia azpeitiarra izan zen gailurrera iritsi zen lehen euskalduna (1994).

GASHERBRUM II


Gasherbrum Pakistango mendiak, Karakorum mazizoan. Gailur nagusiak I-etik VI-ra ordenatuta daude; guztietan garaiena Gasherbrum I edo Hidden Peak mendia da (8.068 m). Txetxu Lete eta Koke Lasa izan ziren lehen euskaldunak gailurrera iristen (1995). Bigarren garaiena Gasherbrum II da (8.035 m) eta gailurrera iritsi ziren lehenengo euskaldunak, Juanito Oiarzabal eta Atxo Apellaniz (1987).
Iñurrategi eta Iriarte-tar Felix, bi anaietako handiena, Gasherbrum II jeisten galdu zuen bizia 2000ko uztailaren 28an. Bere hamabigarren zortzimilakoa lortu ondoren 400 metroetako maldatik behera erori zen.

XIXABANGMA, SHISHA PANGMA EDO GOSAINTAN


Himalaiako mendia (Tibet); 8.012 m. Juan Karlos Tamayo, Juanjo San Sebastian eta Atxo Apellaniz izan ziren gailurrera iritsi ziren lehen euskaldunak (1990).

MAKALU


Himalaiako mendia, Nepal eta Txina (Tibet) arteko mugan. Munduko 5. mendirik altuena da: 8.515 m. Gailurrera iritsi ziren lehen euskaldunak Kike de Pablo eta Mari Abrego izan ziren (1984).

LHOTSE


Lhotse Shar Himalaiako mendia, Nepalen; 8.400 m. Manu Badiola izan zen gailurrera iritsi zen lehenengo euskalduna (1990).

viernes, 28 de mayo de 2004

EVEREST


Tibeteraz Txomolungma, nepaleraz Sagarmata. Munduko mendirik altuena, Himalaia mendikatean, Nepal eta Tibeteko mesetaren arteko mugan; 8.848 m. 1980ko maiatzaren 14an, J.I. Lorentek zuzendutako euskal espedizioko Martin Zabaleta, Pasang Temba sherpa lagun zuela, izan zen Everest-eko gailurrera iritsi zen lehen euskalduna.